TEGJornada

Kutxa

 

¿Zer da GIT?

Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa, GIT delakoa, 1987an jaio zen, Giza baliabide gisa. Bere egitasmoa oso argia da: entzuteko premia duen orori, telefonoaren bidez harreman erraz eta azkarra eskaintzea, honela, norbait izan dezan entzun, konprenitu eta laguntzeko prest. Entzute aktibo baten bidez, pertsonari egoera ulertaraziz eta elkarrizketa osoan zehar pentsatzen lagunduz,  bere egoeratik atera ahal izateko helburuak eta erabakiak hartzera sustatuz.

Estatutos de funcionamiento de la Asociación.

Bideoa

GITaren balioak

GURE HELBURUA: PREMIA DUTENEI LAGUNTZEA DUGU HELBURU
  • Barruko nahasmena argitzea eta bideratzen laguntzea
  • Beste aukera batzuk kontuan hartzea
  • Ahots lagunari bihotza irekitzea eta atsekabea arintzea eta gutxitzea
  • Bizipoza eta aurrera egiteko adorea berpiztea
  • Baliabideak aurkitzen laguntzea eta baita bakea eta lasaitasuna berrezkuratzen laguntzea ere.

5 OINARRIZKO EZAUGARRIAK
GITaren nortasun ezaugarriei esker, halako zerbitzua eskaini dezakegu gipuzkoar guztiei: doakoa, anonimoa, isilpekoa, apolitikoa eta akonfesionala.
25 URTE BAINO GEHIAGO ETA HELBURU BAKARRA
Bere sorreran azaroaren 1987.urtean ezarritako helburua mantendu egiten da:  Gipuzkoan ez dadila inor ere bakarrik sentitu bere itxaropena kinka larrian jarriko duen arazo baten aurrean.

ZER EZ DUGU EGITEN?
  • Datu pertsonalak eskatu
  • Ideologia, jatorria eta arazoak kontuan hartu
  • zuhurtasunari, anonimatuari eta isilekotasunari aurka egin 
  • Aurreiritzirik eduki edo egin beharrekoa esan

GURE ORDUTEGIA
ORDUTEGIA: (365 egun): Astelehenetik- Ostiralera: 9.30-13.00h; 16.00-21.00h; Larunbatak: 9.30-13.00h; 17.00-20.00h. Igandeak: 17.00-20.00h. 
 
 

Berriak