Gipuzkoako Itxaropen Telefonoak, bere Hitzaldi Zikloaren baitan, “Itxaropena posible al da?” izeneko hitzaldia antolatu du gaur egun suma daitezkeen oztopo pertsonal eta sozialak gogoan eduki eta,  hain zuzen, gizarte konpromezuak eragindako aldaketaren bidez, oztopo horiek nola gaindi daitezkeen aztertze aldera.

Eguna, ordua eta lekua: maiatzak 5, arratsaldeko 7tan, Kutxa Areto Nagusian (Andia Kalea)

Horretarako, Sor Lucía Caram, Argentinan jaiotako kontenplazio-lekaime dominikarra gonbidatu du. Otoitz, ikasketa eta komunitate-bizitzara emandako lekaimea izateaz gain,  behartsuenei laguntzen saiatzen diren hainbat talde eta egitasmo bideratu diuen emakumea da; besteak beste: Grupo de diálogo interreligioso de Manresa taldea eta Rosa Oriol Fundazioko MOSAIC osasun mentaleko egitasmoa.

Liburu-idazle ere bada Sor Lucía,  eta “Mi  claustro es el mundo” eta “A Dios rogando” izenekoek islatzen dute, ondo baino hobeto,  bere erlijio-izaera ezohikoa.

Sarrera doan, aretoa bete arte.