Gure Zerbitzuak

TELEFONO BIDEZKO ENTZUKETA
TELEFONO BIDEZKO ENTZUKETA
Hauxe da zerbitzua egiteko ohiko era. Deitzen duenari erne entzutean datza. Bezeroari, nahi duen aldi oro deitzeko askatasuna ematen zaio. Telefono bidezko entzunaldia behar bestekoa izan beharko da, pertsonari bere egoera zehatzean lagundu ahal izateko, ingurumarietan luzatu gabe.
EGOITZAN HARRERA EGITEA
EGOITZAN HARRERA EGITEA
Bolondresek egoki irizten dioenean, eta pertsonak ala nahi duenean anonimatua urratzen da eta aurrez-aurreko elkarrizketa izaten da. Elkarrizketa pertsonal hau, zuzendariak berak egingo du. Banakako entzunaldiaren eraginkortasun terapeutikoa bermatzeko, beharrezkoa izan daiteke jarduketa psikologikoa garatzea.
TERAPIA PSIKOLOGIKO LABURRA
TERAPIA PSIKOLOGIKO LABURRA
Psikologo bolondres taldeak zerbitzu hau eskaintzen du eta bost saio baino gehiago ez dira egiten. Elkarrizketan pertsonari bere egoeratik atera ahal izateko helburuak eta erabakiak hartzera sustatzen da, bere egoera ulertaraziz eta pentsatzen lagunduz. Behar izatekotan beste zerbitzuetara bideratua izango da.
POSTA ELEKTRONIKOAREN BIDEZKO ERANTZUNA
POSTA ELEKTRONIKOAREN BIDEZKO ERANTZUNA

Laguntza-eskabidea sistema horren bitartez jasotzen denean, premiatasun zein konplexutasun maila ebaluatuko da. Gero, bi irizpide horien arabera, erantzun argigarria emango da, edo egoitzara hurbiltzeko gonbita egingo zaio pertsona horri. Psikologoen talde teknikoak erantzungo die posta elektroniko horiei: telesgi@telesgi.org

       

Zer aurkituko du deitzen digunak?

Sostengua, laguntasuna, denbora, entzutea, elkar ulertzea, hurbiltasuna,… LASAITUA

Erraz-erraz, berehala eta urteko 365 egunetan, boluntarioen taldea entzuteko eta laguntzeko prest egongo da, norbaitek bere errealitatearen nondik norakoak partekatu nahi dituenean, bere bakardadeari eta arazoei aurre egiteko asmoz.

Taldeak, hain zuzen ere, entzute aktiboa landuko du terapia gisa, deitzen duenaren nortasuna berreratzeko eta haren ITXAROPENA sendotzeko, ezinegonak gainditzeko oinarria dira-eta.